Menu

Zurrukutuna

Osagaiak (4-6 pertsona)

  • Izpitutako bakailaoko 200 g (gatzgabetuta)
  • Bezperako ogi 1/2
  • 2 Arrautza
  • 6 Baratxuri-atal
  • Piperrautseko (gozo edo min) koilarakada 1
  • 3 Piper txorizero
  • 2 Txita-eskeleto
  • Pipermin lehor 1/2
  • Ura
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Perrexila

Elaborazioa

Jar itzazu piper txorizeroak 15-20 minutuz ur beroz betetako kaiku batean bigun daitezen. Pipitak kendu, haragia atera eta gorde.

Ogia xerretan moztu eta labean txigortu 2 aldeetatik. Gorde.

Jar ezazu litro bat eta erdi ur presio-eltze batean eta txita-eskeletoak, perrexil-adar batzuk eta gatz-apur bat bota. Estalkia jarri eta segurtasun-balbula igo ondoren 5 minutuz kozinatu (1era). Salda iragazi eta gorde.

Baratxuriak zuritu eta xafletan ebaki itzazu, ondoren kazola batean  txigortu olio-zurrusta batekin. Eskuekin ogi txigortua zatikatu eta kazolara gehitu. Ondoren piperrauts-koilarakada, pipermina, bakailaoa eta salda gehitu. 15-20 minutuz kozinatzen utzi su geldian ogia apurtzeko hagaxka batekin nahasten duzun bitartean. Piper txorizeroen haragia gehitu eta nahasten segi.

Kaiku batean arrautzak irabiatu  eta txikitutako perrexila gehitu zurrukutunaren kazolara. Ondoren ondo nahastu eta plater sakon baten zerbitzatu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies