Zaldi Proba

Zaldi proba abere proba bat da, zaldi batek probarri bat denbora jakin batean ahalik eta distantzia luzeenera eramatean datzana. Asto proban, 600 kilo inguruko probarriak izaten dira; zaldi proban, berriz, probarri astunagoak erabiltzen dira, 900 kilo ingurukoak. Zaldi proba bereziki Bizkaian da ezaguna, eta ospetsua da Berangon jokatzen den Jose Antonio Landa memoriala. Gipuzkoan, berriz, Joxe Astarbe memoriala jokatzen da 2010. urteaz geroztik Azkoitian.