Menu

Txuletoia pikilloekin

Osagaiak (4 pertsona)

  • Idi txuletoi 1 (1 kg gutxi gorabehera)
  • Pikilloko 16 piper
  • 2 baratxuri-atal
  • oliba-olio birjina
  • gatz lodia

 Elaborazioa

Xafla ondo berotu eta txuletoia erre ezazu nahi duzun puntua lortu arte.

Ondo eginda dagoenean, hezurra kendu iezaiozu eta moztu haragia zatietan. Gatz lodiaz hautseztatu eta aurrez labean berotutako erretilu zabal batean zerbitzatu.

Baratxuri-atalak zuritu, erditik moztu eta gorritu itzazu olio pixka batekin zartagin batean. Piperrak gehitu, ondu eta su geldian kozinatu 15 minutuan zehar, nahiko bigun gelditu arte.

Azkenik, haragia piperrekin zerbitzatu.

Aholkua

Txuletoia bere puntuan egon dadin, nahiko lodia izan behar du, izan ere, horrela kanpotik txigortu egingo da eta barnetik arrosa geldituko da. Gutxi eginda nahi baduzu kozinatzeko denbora gutxitu dezakezu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies