Menu

Arrautza frijituak talo eta txistorrarekin

Osagaiak (4 pertsona)

  • 400 g Arto-irin
  • 4 Arrautza
  • 250 g Txistorra
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza
  • Perrexila

Elaborazioa

Talo masa egiteko, jar itzazu kaiku batean 250 ml ur, 350 g arto-irin eta gatz-apur bat. Ondo nahasi eta jalkitzen utzi.

Taloak egiteko, gainerako arto-irina gainazal garbi batean hautseztatu eta masa-zati txikiak hartuz eskuarekin zanpa itzazu aipaturiko gainazalean. Nahi izanez gero, forma zuzendu dezakezu laban batekin. Oliorik gabeko zartagin batean sukaldatu itzazu bi aldeetatik kurruskatuta egon arte.

Txistorra zatikatu eta olio-tanta batzuekin frijitu zartagin batean. Sukaldeko paperaz estalitako plater batean xukatu itzazu.

Arrautzak olio bero ugarirekin zartagin batean frijitu.

Plater bakoitzean arrautza, taloa eta txistorra zerbitzatu.  Azkenik, perrexil apur batekin  apaindu.

Aholkua

Arto-irina baldintza perfektuetan mantentzeko hermetikoki ixten den kristalezko ontzi batean gorde ezazu. Hezetasun eta argirik gabeko leku batean gordetzea da egokiena.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies