Menu

Txipiroiak bere tintan

Osagaiak (4 pertsona)

  • 2 txibia handi (txipiroiak)
  • 10-12 Tomate
  • 3 Tipula
  • 2 Baratxuri-atal
  • Soja-saltsa koilarakada 1
  • Worcester saltsa koilarakada 1
  • Txibia-tinta koilarakada 1
  • Ardo zuri edalontzi 1
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Perrexil txikitua
  • Ogia

Elaborazioa

Baratxuriak zuritu eta kazola batean txigortu itzazu oliba olio apur batekin. Zatikatutako tipulak gehitu eta ondo sueztitu. Tomateak moztu eta gehitu, ondu, estali eta 15-20 minutuz egiten utzi.Purea egiteko gailutik pasa. Worcester eta soja saltsak gehitu eta ondo irabiatu.

Txibiak edo txipiroiak ondo garbitu eta presio eltzean denbora gutxiz sukaldatu oliba olio apur batekin. Ardo zuria isuri eta urritzen utzi. Ondoren, tomate-saltsa eta tinta gehi itzazu. Estali eta 15 minutuz sukaldatu.

Worcester saltsa: Saltsa ingelesa izenarekin ere ezaguna da. Honako osagaiekin elaboratzen da: Ozpina, melaza, arto jarabea, ura, “chilia”, soja saltsa, piperrautsa, tamarindoa, antxoak, tipulak, “chalotak” eta baratxuria.

Txipiroiak honela garbitzen dira:

Burua gorputzetik ondo banandu. Burua hartu, begiak ahoa eta urdaila kendu.  Garroak, gorbata eta tinta gorde itzazu. Tutuari dagokionez, luma eta azala kendu. Azkenik, txipiroiari buelta eman eta uretan ondo garbitu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies