Menu

Txanpiñoiak saltsan ogi frijituarekin

Osagaiak (4 pertsona)

  • 1 kg Txanpiñoi
  • Baratxuri-buru 1/2
  • 2 Koilarakada ogi-birrindu
  • Moldeko 3 ogi xerra
  • Gurin zati 1
  • Ardo zuri edalontzi 1
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza
  • Txikitutako perrexila
  • Kaiena-pipermin 1 edo pipermin zati bat

Elaborazioa

Bi baratxuri-atal txikitu eta almaize batean jarri. Txikitutako perrexila, ardo zuria eta gatz-apur bat gehitu. Xehatu eta gorde.

Beste 2-3 baratxuri-atal txikitu eta sueztitu itzazu zartagin batean olio apur batekin.

Txanpiñoiak garbitu, erditik moztu eta ondu. Zartaginera gehitu eta gutxi gorabehera 6 minutu ogaro ondoren aurretik xehatutakoa gehitu eta txanpiñoiak samur egon arte zartaginean eduki (gutxi gorabehera 30 minutu). Ogi birrindua gehitu eta ondo nahastu saltsa loditu arte.

Saltsa pikantea nahi baduzu pipermin edo kaiena-pipermin zati bat gehi diezaiokezu.

Zerra laban batez ogiari azala kendu eta bakoitza 4 triangelutan moztu. Olioa zartagin batean bi aldeetatik frijitu, gero sukaldeko paperaz estalitako plater batean jarri. Ogi-triangelu bakoitzeko punta, gurin pixka batekin busti eta txikitutako perrexiletik pasa.

Txanpiñoiak ogi frijituarekin zerbitzatu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies