Menu

Txangurroa Donostiako erara

Osagaiak(4 pertsona)

  • 2-3 Txangurru
  • 2 Tipula
  • Azenario 1
  • Porru 1
  • 2 Baratxuri-atal
  • 50 g Gurin
  • 2 Koilarakada ogi birrindu
  • Tomate-saltsa baso 1
  • Saltsa pikante tanta batzuk
  • Brandy kopa txiki 1
  • Ura
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Txikitutako perrexila

Elaborazioa

Txangurruak uretan egosi gatz ugarirekin. Behin egosita hozten utzi, ireki, biboteak kendu eta barnealdea, korala eta zuku guztia katilu batean hustu. Gorputzeko mamia zotz baten laguntzarekin atera eta katilura gehitu, baita hanketako haragia ere.

Barrualdea betetzeko, baratxuria txikitu eta gehi ezazu kazola batera olioarekin. Tipula, porrua eta azenarioa ondo txikituta gehitu eta dena sueztitzen utzi. Txangurruen haragia ere gehitu eta dena ondo nahastu. Brandya isuri eta flanbeatu. Tomate-saltsa eta saltsa pikante tanta batzuk, piperbeltzak eta gatza gehitu eta guztia 5 minutuz sukaldatzen utzi.

Txangurroen oskolak bete eta jar itzazu laberako egokia den erretilu batean eta txangurroak mugitu ez daitezen gatz apur baten gainean jar itzazu.

“Proventza” egiteko, ogi birrindua, txikitutako baratxuria eta perrexila katilu batean nahastu. Lortutakoa txangurroen gainetik hautseztatu eta gurin zati batzuk jar itzazu gainean. Ondoren,  labean gratinatu itzazu 4 edo 5 minutuz.

Bukatzeko, txangurruak mahai erdian zerbitzatu guztiek dastatu ahal izateko.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies