Menu

Tronza

Trontza bi helduleku dituen trontza edo arpan izeneko zerra motarekin egiten den herri kirola da. Lurretik 45 eta 50 zentimetro altuera artean dagoen etzandako enborra ebakitzean datza. Bi kirolari jarduten direnez, bien artean koordinatu behar dira trontzaren alde batetik edo bestetik tira egiteko. Trontzan diharduenari trontzalari edo arpanlari deritzo.

Mozketaren ondorioz lortutako trontzak osorik atera behar dira, epaileek horiek baliozkotzat emateko. Gizonezkoek guztira 22 ebakidura egin behar izaten dituzte, eta emakumezkoek, berriz, 10. Lasterren ebakitzen duen bikotea da garailea.

Herri kirol hau Pirinioetako mendi-herrietan egiten da gehienbat.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies