Menu

Tolosako babarrunak aza salteatuarekin

Osagaiak (4-6 pertsona)

  • 500 gr Babarrun beltz edo Tolosako babarrun
  • 1/2 Aza
  • Odolki 1
  • Tipulin 1
  • Piper berde 1
  • Porru 1
  • 2 baratxuri-atal
  • Kaiena-pipermin 1
  • Ura
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
  • Perrexil adaxka 1

Elaborazioa

Odolkia kazolan egosten jarri ura, perrexil adaxka eta gatz apur batekin 35-40 minutuz.

Tipulinak, piper berdea eta porrua txikitu eta olio pixka batekin sueztitzen jar itzazu eltze batean. Babarrunak gehitu (bezperan beratzen utziak), urez estali, ondu eta 2 orduz su geldian egosten utzi.

Aza garbitu eta txikitu ezazu. Ondoren, erditik moztutako baratxuri hortzak eta pipermin zatitxo bat urreztatu zartagin batean. Kaiena atera eta txikitutako aza gehitu eta su geldian 15-20 minutuz utzi.

Lekale-ontzi batean babarrunak zerbitzatu eta aza eta odolkia beste plater batean.

Aholkua

Gatza egosketaren hasieran gehitzeak lekaleak gogortzen ditu, beraz, gatza amaieran gehitzea da egokiena.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies