Menu

San Tomas

San Tomas apostoluaren eguna, abenduaren 21ean ospatzen da eta Euskal Herriko hainbat hirietako festa garrantzitsuenetakoa da, esaterako, Donostia (Gipuzkoa), Bilbo (Bizkaia), Mondragon (Gipuzkoa) edo Azpeitia (Gipuzkoa). Jaiaren jatorria beharbada herriko merkatuko ospakizun batean oinarritzen da, errenta ordainketaren egunarekin bat.

Jantziak

Egunean zehar eramaten den janzkera baserritarrarena da:

  • Gizonezkoak: Txapela, laukidun zapia (gehinetan zuria eta urdina), galtza bakeroak edo ohiko euskaldunak, alkandora, Artilezko galtzerdi zuriak eta abarkak.
  • Emakumezkoak: Soinekoa, laukidun zapia (gehinetan zuria eta urdina), artilezko galtzerdi zuri luzeak eta abarkak.

Azoka eguna

Denborarekin, ohitura tradizio izatera iritsi zen. Gaur egun, landa inguruko azoka bat da, non erakusketak, salmenta postuak eta produktuen txapelketak aurki ditzazkegun . Tradiziozkoa da ere, bizirik dagoen txerri baten zozketa, egun guztian zehar azoka-barrutian erakusten dena. Gainera, txistorra ogitartekoak ere ohikoak dira San Tomas egunean.

Taloa eta txistorra

Abenduak 21ean Donostiako Alde Zaharrean ogitarteko hauek saltzen dituzten  kaleko postu ugari daude. Hiriko taberna ugarik ere txistorra ogitartekoak eskaintzen dituzte. Egun guztian zehar Donostiako Alde Zaharrak txistorra hotzaren eta taloaren usaina du. Dirudienez, tradizioa baserritarrek azoka egunean zuten beharrarekin loturik dago.

Postuak Gipuzkoako Plazan edo Konstituzioko Plazan ezarri ohi dira eta organizazio ezberdinek edo eskola taldeek artatu ohi dituzte.

Txistorra txerriki fresko txikitua da, mehea eta ondu gabekoa. Seguruenik bere jatorrian txerri-hilketaren zati itsusienekin egina zen eta Gipuzkoan arrazoi ekonomiko eta klimatikoei dagokienez, negua iritsi baina apur bat lehenago egiten zena.

Diktadudaren azken urteetan  txistorra ogi zuriarekin jan ordez, taloarekin jateko ohitura sustatu zen. Taloa ogi zapal mota bat da, arto-irinez eta urez egina, lebadurarik gabe, plantxan egosia, txistorrarekin jateko erabiltzen dena. Taloak Euskal Herrian tradizio luzea du.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies