Menu

San Blas Opila

Osagaiak (6 pertsona)

  • 450 gr Irin
  • Legami zorro 1
  • 100g Azukre
  • Arrautza 1
  • 185 gr Gurin
  • 25 ml Esne
  • Anis zurrusta bat
  • 40 oliba-olio

Estaltzeko osagaiak:

  • 6 koilarakada glas-azukre (250gr)
  • 2 zuringo
  • Anis zurrusta bat

Elaborazioa

Opila egiteko, jar itzazu katilu batean arrautza, olioa, anisa eta esnea. Irabiatu eta gurina gehitu; eskuekin eragin. Irina eta legamia aparteko katilu batean nahastu eta gehi ezazu. Katiluan oratu eta bola trinko bat lortzean, pasa ezazu azalera garbi batera. Bertan, beste anis-zurrusta bat gehitu eta oratzen jarraitu masa trinko, leun eta malgu bat lortu arte.

Labeko paperaz estalitako labe-erretilu baten gainean masa jarri eta eman iezaiozu forma biribila arrabol batekin, ondoren, utz ezazu tarte batean jalkitzen. Sardexka baten atzealdearekin, ertza zanpatu opil guztiaren inguruan. 160ºC-ra eta 20 minutuz labekatu beheko zatia xigortuta egon arte.

Estaltzeko glasatua prestatu ondoren, jar itzazu katilu batean azukrea,  zuringoak eta anisa. Ondo nahastu eta opilaren gainetik zabaldu. Labean sar ezazu eta glasatua lehortzeko, aurretik labekatzean lortutako beroa aprobetxatu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies