Menu

Saltsa bizkaitar tradizionala

Osagaiak

  • 2 Baratxuri-atal
  • 2 Tipula gorri
  • Sagar 1
  • 5 Piper txorizero
  • 20 g Ogi-mami
  • 100 ml Ardo
  • 300 ml Ur
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza

Elaborazioa

Jar itzazu piper txorizeroak ur berotan beratzen 20-30 minutuz. Gero, lehor itzazu eta haragia edo mamia atera. Gorde.

Baratxuri-atalak zuritu, lamina txikietan moztu eta oliba-olio apur batekin txigortzen jar itzazu.

Tipula gorriak zuritu eta txikitu itzazu. Ondoren, kazolara gehitu.

Sagarra zuritu, txikitu eta kazolara gehitu.

Ondu eta gutxi gorabehera 8-10 minutuz sueztitzen utzi.

Piper txorizeroak, ogi-mami txikitua, ardoa eta ura kazolara gehi itzazu. Horren ostean, 10 minutuz su geldian sukaldatzen utzi.

Saltsa irabiagailua erabiliz birrindu eta iragazi ezazu.

Saltsa hau arrain, haragi edo barazkiekin erabil dezakezu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies