Menu

Potxak txirlekin

Osagaiak (4 pertsona)

  • ½ kg Potxa
  • ½ kg Txirla
  • Tipulin 1
  • Azenario 1
  • Piper berde 1
  • 2 Baratxuri-atal
  • 3 Tomate-saltsa koilarakada
  • 50 ml Ardo zuri
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza
  • Txikitutako perrexila

Elaborazioa

Jar itzazu potxak kazola batean ura eta gatz apur batekin. Tipulina eta azenarioa zuritu eta gehitu. Piperra garbitu eta gehitu. 30 minututan zehar kozinatu su geldian.

Potxak egosita daudenean, xukatu eta gorde.

Baratxuri-atalak txikitu eta olio pixka batekin kazola batean gorritu. Ardo zuri-zurrusta bat isuri  eta alkohola lurrun dadin eman iezaiozu irakinaldia. Txirlak sartu, kazola estali eta txirlak ireki arte kozinatu (gutxi gorabehera bi minututan zehar).

Potxak eta tomate-saltsa gehitu txirlen kazolara. Ondo nahastu eta gutxi gorabehera 3 minututan zehar guztia elkarrekin kozinatu. Azkenik, txikitutako perrexilarekin hautseztatu eta zerbitzatu.

Aholkua

Piperrak erosterako garaian mamitsuak, kolore distiratsua dutenak, bere tamainaren araberako pisua dutenak, irmoak, azal lisokoak, distiratsuak eta kolperik gabekoak aukera itzazu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies