Menu

Pistoa Bilboko erara

Osagaiak (4 pertsona)

  • 2 Tipula
  • 2 Piper berde
  • 1-2 Kuiatxo (600 g)
  • 4 Tomate-saltsa koilarakada
  • 4 Arrautza
  • 4 Moldeko ogi-xerra
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza
  • Txikitutako perrexila

Elaborazioa

Tipulak dadoetan moztu eta kazola zabal batean olio pixka batekin sueztitzen jar itzazu. Ondu eta gutxi gorabehera 10 minutuz kozinatu. Dadoetan moztutako piper berdeak gehitu. Beste 10 minutuz sueztitzen utzi. Kuiatxoa garbitu eta dadoetan moztu ondoren kazolara gehitu.

1o minutuz igaro ondoren, barazkiak ondo sueztituta daudenean, tomate-saltsa gehitu. Arrautzak irabiatu, kazolara gehitu, kazola sutik kendu eta gatzatu arte irabiatu.

Zerra-ganibet baten bidez ogi-xerrei azala kendu eta bakoitza 4 triangelutan moztu. Friji itzazu 2 aldeetatik olioarekin zartagin batean eta sukaldeko paperaz estalitako plater baten gainean xukatu. Ondoren, punta txikitutako perrexilaren gainetik pasa ezazu.

Plater hau frijitutako ogi triangeluekin zerbitzatu ezazu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies