Menu

Perretxiko nahaskia

Osagaiak (4 pertsona)

  • 6 arrautza
  • ½ g perretxiko
  • 2 baratxuri-atal
  • 4 Ogi zati
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza
  • Txikitutako perrexila

 Elaborazioa

Laban baten laguntzaz ogi zatiei azala kendu eta bakoitza 4 triangelutan moztu. 2 aldeetatik friji itzazu zartagin batean olio apur batekin. Xuka itzazu sukaldeko paperaz estalitako plater baten eta gorde.

Baratxuriak zuritu, txikitu eta zartagin batean urreztatu. Perretxikoak oihal heze batekin garbitu, eskuekin zatikatu, zartaginera gehitu eta salteatu.

Nahaskia egiteko, arrautzak gatz eta txikitutako perrexil pixka batekin irabiatu. Zartaginera bota eta arrautza gatzatu arte utzi.

Nahaskia ogi-triangeluez lagunduta zerbitzatu.

Aholkua

Perretxikoak izozteko, behin ondo garbiak daudela, plastikozko  ontzi batean zabaldu. Kontsumitzerako orduan, dauden bezala edo desizoztu ditzakezu. Ez da komeni izoztu eta bi hilabete igaro ondoren kontsumitzea.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies