Menu

Pantxineta

Osagaiak (8 pertsona)

  • 2 hostore-orri
  • 150 g Armendol
  • Arrautza-gorringo 1
  • 3 Koilarakada glas-azukre

Pastel-krema egiteko:

  • 1 l Esne
  • 5 Zuringo
  • 150 g Azukre
  • 70 g Arto irin
  • 10 g Gurin
  • Limoi azal zati batzuk
  • Laranja azal zati batzuk
  • Kanela adaxka 1

Elaborazioa

Pastel-krema egiteko esnea honako osagaiekin berotu: gurina, kanela adaxka bat eta laranja eta limoi azal zati batzuk.

Berotutako esne pixka bat katilu batean jarri eta azukrea eta arto-irina gehitu. Hagaxkarekin dena ondo nahastu. Zuringoa gehitu eta nahasten jarraitu.

Esnea irauli katiluaren gainean, ondo nahastu eta dena kazolara pasa. Ondo nahasi eta irakiten hasten denean, kozinatu ezazu trinkotasuna hartu arte (su geldian). Katilu batean hozten utzi.

Labe-erretilu batean labekatzeko paper batez estali ostean, hostore-orri bat jarri. Ertzak nahastutako arrautza-gorringoarekin igurtzi eta krema hostorean zabaldu. Beste hostore-orriarekin estali, ertzak ondo itxi eta ertzak gorringoarekin berriro igurtzi. Tartaren gainean txikitutako arbendolak zabaldu eta  glas- azukre kantitate erdia hautseztatu.  Labeka ezazu 40 minutuz 160ºC-etara.

Azkenik, hautsezta ezazu gainerako glas-azukrea. Pantxineta epel dagoela zerbitzatu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies