Menu

Orburuak urdaiazpikoarekin

Osagaiak (4 pertsona)

  • 16 Orburu
  • 200 g Urdaiazpiko ondu
  • Irin-koilarakada 1
  • Limoi 1/2
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza
  • Perrexil-adaxkak

Elaborazioa

Orburuak ondo garbitu goialdea eta kanpoko hostoak kenduz. Limoiarekin igurtzi ez ditzaten beltz kolorea hartu. Kazola batean orburuak egosi, ura, gatza eta perrexil-adaxka batzuekin (15 minutuz gutxi gorabehera). Xukatu, erditik moztu eta gorde itzazu.

Urdaiazpikoa zati txikietan moztu eta olio apur batekin kazola zabal eta baxu batean sueztitu. Pixka bat txigortuta dagoenean, irin-koilarakada 1 gehitu, nahastu eta baso bat ur isuri.

Ondo nahasi eta minutu pare batez egosten utzi (nahasteari utzi gabe). Orburuak gehitu eta zaporeak ondo nahas daitezen dena batera berotu. Gatz-puntua ondo dagoela ziurtatu eta zerbitzatu.

Aholkua

Eskularruak erabili orburuak garbitu eta prestatu bitartean, eskuak tindatu ez daitezen. Orburuak azkar oxidatzen eta belzten dira airearekin kontaktuan egotean. Hori saihesteko, hainbat aukera dituzu: Limoiarekin orburuak igurtzi, limoi-zukuaz edo ozpinaz zipriztindu, edo ozpin pixka bat gehi diezaiokezu egosketa-urari.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies