Menu

Mamia edo euskal gatzatua

Osagaiak (8 gatzatu txiki)

  • Pasteurizatutako ardi-esne osoa
  • Gatzagia (litroagatiko 18-20 tanta, poto txikiagatiko 3-4 tanta)

Elaborazioa

Jar ezazu esnea berotzen termometroak 50-55ºC markatu arte (34-38ºC -esne epela-  farmaziako gatzagia erabiltzen ari bazara). Termometrorik ez baduzu, esneari kea dariola eta beroa dagoela  ikustean  50ºC-tan dagoela jakingo duzu (ez denbora luze batez kea botatzen daramanean, baizik eta hasten denean).

Bota gatzagi-tantak ontzi bakoitzean. Ontzi txikiak erabiliz gero 3-4 tantarekin nahikoa izango da.  Ontzi handiagoak erabiliz gero, kontuan har ezazu proportzioa litroko 18-20 tantakoa dela.

Isur ezazu esnea ontzi bakoitzean, 50-55ºCko tenperaturarekin. Utz ezazu jalkitzen 10 bat minutuz. Azkenik, gatzatua hozkailuan kontserbatu, kontsumitu nahi izan arte.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies