Menu

Lekak patatekin

Osagaiak

  • 800 g Leka
  • 4 Patata
  • 4 Baratxuri-atal
  • Ura
  • Oliba-olioa
  • Piperrauts-koilarakada 1
  • Gatza
  • Perrexila

Elaborazioa

Lekak ondo garbitu ondoren, puntak eta alboko hariak kendu eta juliana erara moztu itzazu. Ura irakiten dagoela, kazola batean egosten jar itzazu gatz-apur batekin. Xukatu eta gorde itzazu.

Patatak garbitu eta kazola batean ura eta gatz-apur batekin egosi. 30 minutu igaro ostean, atera itzazu eta epel daudenean zuritu, xehatu eta purea egiteko gailutik pasatu. Gatza puntuan erantsi eta gorde ezazu purea kaiku batean.

Olio errea egiteko, baratxuri-atalak zuritu, erditik moztu eta friji itzazu olioarekin zartagin batean. Zartagineko baratxuriak plater batera atera eta gorde itzazu. Zartagina sutatik aldendu eta olioa epeltzen utzi. Zartaginean piperrautsa gehitu, irabiatu eta bota ezazu patata-purearen gainean. Txikitutako perrexila gehitu eta ondo nahastu.

Molde baten laguntzarekin piperrautsez egindako patata-purea zerbitzatu eta lekak gainean jar itzazu. Moldetik atera eta baratxuri frijituekin apaindu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies