Menu

Jazzaldia

Donostiako Jazzaldia (egungo izen ofiziala: Heineken Jazzaldia) urtero ospatzen da uztaileko hirugarren astean Euskal Herriko Donostiako hirian. 1966an sortu zen, horrela Espainiako Jazzaldi zaharrena eta baita Europako zaharrenetako bat bilakatuz.

Heineken Jazzaldiak ehun kontzertu inguru antolatzen ditu Donostiako hainbat lekutan, bai itxietan eta bai aterperik gabeko lekuetan. Kontzertu hauetako batzuk dohainekoak dira eta beste zenbait aldiz ordainpekoak. Zurriolako hondartzan eta Kursaaleko terrazetan ospatzen diren kontzertuak izaten dira bereziki jende gehien erakartzen dituztenak.

1994tik Heineken Jazzaldiak Donostiako Jazzaldia izeneko saria ematen dio jaialdian parte hartzen duen pertsona ospetsu bati. Saria Trinidadeko Plaza –Jaialdiko leku enblematikoena– erreproduzitzen duen plaka batean datza.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies