Menu

Idi proba

Idi-dema edo idi proba idi-pare batek (bakar batzuetan idi kopurua handiagoa bada ere) 1.500 eta 4.500 kilogramo arteko probarria izeneko harria probaleku edo plaza batean zehar denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeena (iltze izeneko unitatetan neurtuta) helburu duen herri kirola da. Idiak gidatzen dituenari idi-probalari edo itzain deritzo.

Idi-demaren jatorria antzinean euskal baserritarrek lurra lantzeko eta garraiorako erabiltzen zuten idietan dago. Lan horietatik erronka eta apusturako jokoa sortu zen. Gaur egun idien erabilera mekanizazioaren ondorioz ia guztiz galdu den arren, oraindik ospatzen dira idi-demak Euskal Herriko herrietan, bereziki jaietan, erakustaldi moduan. Kantabria, Asturias eta Kanariar Uharteetan ere jokatzen da.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies