Menu

HERRI URRATS

“Herri Urrats” festa Seaskak urtero antolatzen duen euskal irakaskuntzaren aldeko festa da. Eta maiatzaren lehen hamabostaldian ospatzen dute Lapurdin. Bildutako dirua Iparraldeko ikastolak laguntzeko erabiltzen da.

Lehen edizioa 1984an izan zen eta beraz, 2008an hogeita bosgarrena ospatu zen. Gaur egun, 34 ikastolek osatzen dute Seaska.

“Herri Urrats” 2016an lizeoaren alde zen, 2017koa ere hala izango da. Festak zenbat eta arrakasta gehiago izan, orduan eta mailegu gutxiago beharko dituzte.

Maiatzaren 14ko etekinak Bernat Etxepare lizeoaren aldekoak izaten dira, eta urtero bezala, Euskal Herriko biztanleen laguntzari esker, proiektuak bete ahal izango dira.

2017ko udan, dei zabala egin nahi diegu gurasoei eta baita lagundu nahi duten guztiei, horrela gela guztiak horniduraz betetzeko.  

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies