Menu

Harri zulaketa

Harri zulaketa denbora jakin batean harri batzuei zuloak egitean datzan herri kirola da. Kirolariei harri-zulatzaile deritze (lagunarteko hizkeran, barrenadore ere bai, gaztelaniazko barrenador izenaren eraginez).

Irabazlea zulo gehien egiten duen taldea izaten da. Kirolari batek zuloa egiten diharduen bitartean beste batek ura botatzen du zulora, hirugarrena atsedenean dagoelarik.

Kirol hau meategietan lan egiten zuten eran oinarrituta dago, harrietan lehergailuak sartu ahal izateko horrela aritzen baitziren.

Gaur egun, kirola hedatuta dago batez ere Bizkaiko mendebaldean, bereziki Meatzaldean baina baita Ibai-Ezkerraldean ere.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies