Menu

Giza proba

Giza proba herri kirol bat da, probarri izeneko harri astun bat denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeenean garraiatzean datzana. Taldeka nahiz banaka jokatu daiteke eta harritik tiratzeko kirolariak kate batez harria lotzen duen gerriko bat jartzen du.

Atzerantz tiratuko da. Bidea plazan eta joan etorrian egiten da. Harri borobilez egindako plazetan lehiatzen da normalean, harriak ondo irrista daitezen. Gerria ahalik eta tinkoen mantentzea eta lan gehiena hankekin egitea ezinbestekoa da.

XXI. mendearen hasieran, giza probaren modalitate berri bat garatu zen, –sagar uzta jokoaren baitan–. Bertan, kizkiarekin bildutako sagarrak, zakuetan sartu ondoren, arrastaka eraman behar dira tolareraino.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies