Menu

Euskaldunarentzako untxia

Osagaiak

  • Untxi 1
  • Piper gorri 1
  • 2 Piper berde
  • 2 Tipulin
  • 3 Baratxuri-atal
  • 5 Tomate
  • Patata 1
  • 5 g Txorizo-pulpa
  • Ardo zuri edalontzi 1
  • Ura
  • 3 oliba-olio koilarakada
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Perrexila

Elaborazioa

Tipulinak juliana erara moztu eta kazola batean 2 olio-koilarakadekin sueztitzen jarri. Piper berdeak eta gorria ere juliana erara moztu eta erants itzazu. Ondoren, baratxuriak zuritu, moztu eta gehitu.

Patata zuritu eta laukitxoetan moztu, ondoren, kazolan gehitu. Tomateak txikitu eta kazolara bota. Horren ostean, irabiatu.

Untxia zatikatu, gatzaz eta piperraz ondu eta zartagin batean olio koilarakada batekin txigortu. Ondo txigortuta dagoenean, barazki kazolan erantsi. Ondoren, txorizo-pulpa gehitu eta ondo irabia ezazu.

Untxia txigortutako zartaginean ardo zuria bota eta irakiten utzi. Ondoren kazolara gehitu. Ur pixka bat bota ostean ondu eta 20 minutuz sukaldatzen utzi.

Untxi jakiak barazkiz betetako plater batean jarri eta saltsa ugari bota. Azkenik, perrexil pixka bat bota eta perrexil-adaxka batekin apaindu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies