Menu

Euskadi Literatura Sariak

Euskadi literatura sariak 18.000 euro gordinez hornituta daude modalitate bakoitzeko. Diru-kopuru hori saritutako lanen egileei emango zaie. Saritutako pertsonek, era berean, Euskadi literatura sarientzat berariaz Jose Ibarrola Bellidok eginiko «Liburu Nabigatzaile» izeneko eskulturaren ale zenbatua jasoko dute.

Horrez gain, saritutako lanaren egileek (euskarazko itzulpenaren kasuan salbu) beste 4.000 euro gordin ere jaso izango dituzte, saritutako lana jatorrizkoa ez den beste hizkuntza batean argitaratzeko kontratua sinatu ostean.

Lan baten egilea bat baino gehiago denean, eta besterik ez bada lanean azaltzen, ulertuko da haien parte-hartzearen proportzioa berdina dela, eta beraz, sariaren diru-kopurua zati berdinetan banatuko da haien artean. Kasu hauetan egileek «Liburu Nabigatzaile» eskulturaren ale bana jasoko dute.

Zazpi modalitate:

  1. Euskarazko literatura.
  2. Gaztelaniazko literatura.
  3. Euskarazko haur eta gazte literatura.
  4. Euskarazko literatura itzulpena.
  5. Literatura-lanaren ilustrazioa.
  6. Euskarazko saiakera.
  7. Gaztelaniazko saiakera.

Itxiera data: 2017/05/31

Informazio-iturria: http://www.euskadi.eus/sariak/2017/euskadi-literatura/web01-a2kultur/eu/

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies