Menu

Esku Pilota

Pilota Euskal Herriko kirola da. Orokorrean bi edo lau pilotarik (bi taldetan banatuta) txandaka pilota frontis izeneko aurreko hormaren kontra jotzen dute, tantoa lortu nahian. Pilota jotzeko erabiltzen den tresnaren arabera ezberdintzen dira joko motak: eskuz, palaz, xisteraz, xarez, etab.

Pilota joko asko egon arren eta herri askok horrelako jolasak izan arren, euskaldunek beste hainbat gauzarekin bezala ederki jakin dute pilota jokoa egokitzen: beren tokira moldatu dute pilota eta bertako ezaugarriez hornitu: plaza, leku, arau, pilota, jotzeko tresnak, instalazioak, materialak, etab. Horren ondorioz, gaur egungo joko horiei pilota jokoak deritzaie.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies