Menu

Errugbi

Errugbia, kontaktu kirola da, hamabost jokalariz osatutako bi talderekin. Ingalaterran sortua, Warwickshireko Rugby School-en garatutako arauak hartu zituen XIX. mendean. Kontaktuzko jokoa da eta oso beharrezkoak ditu trebetasuna, indar fisikoa eta taktika. Mundu guztian zabaldurik dagoen arren, Britainiar uharteetan (Ingalaterra, Irlanda, Gales eta Eskozia), Frantzia, Australia, Zeelanda Berria, Fiji, Samoa, Tonga, Hegoafrika eta Argentinan dauka arrakasta handiena. Euskal Herriari dagokionez, oso hedaturik dago Ipar Euskal Herrian, eta jarraitzaile ugari ditu. Hego Euskal Herrian, berriz, askoz ere zabalkunde murritzagoa du.

Errugbia nahiko joko zakarra badirudi ere, arau askoz betea da, batez ere jokoa segurua eta azkarra izan dadin. Talde lana ezinbestekoa du, prestakuntza fisikoa eta psikologikoa bezala. Norbere segurtasunerako onartuta daude babes batzuk erabiltzea, batez ere burua eta ahoa babesteko: jokoa ez da arriskutsua, jokalari guztiek elkarri agertzen dioten errespetua dela eta.

Errugbiaren funtsa eta oinarria besteekiko eta arauekiko errespetuan datza. Epailearen erabakiak ez dira ia sekula eztabaidatzen eta partidua bukatu bezain laster, aurkariak lagun bihurtzen dira. Hirugarren Zatia deiturikoa ere bada: parte hartzaile guztiak etxeko taldearen elkartean lagun giroan batzen dira, eskuan garagardo batzuk dauzkatela.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies