Menu

Errege Magoak

Errege Magoak edo Hiru Erregeak[1] Jesukristo jaio ondoren bera bisitatzera eta berari opariak emateko joandako Bibliako pertsonaiak dira. Mateoren Ebanjelioa lauetatik bakarra da hauek aipatzen, “Ekialdetik” joandakoak “juduen errege jaioberria” gurtzera. Halaber, urre, intsentsu eta mirra oparitu zizkiotela liburuan agertzen da.

Tradizionalki hiru zirela finkatu zen historian zehar, eta VIII. mendetik Gaspar, Meltxor eta Baltasar izenak eman zizkieten. Mateoren arabera[2], urrea, intsentsua eta mirra eskaini zioten Jesusi.

Aztiekin lotutako jaieguna ospatzen da urtarrilaren 6an batez ere Espainian eta gazteleraz egiten duten herrialdeetan. Horren arabera, ume txintxoei opariak ekartzen dizkiete horiek aurretik idatzitako eskaera gutunen arabera. Aurreko egunean, urtarrilaren 5ean, tradizio handia daukate espainiar hirietan Erregeen “cabalgata”, desfilea edo kabalkada, Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere oso arrakastatsua dena. Alcoi (Alacant) herrian horrelako desfilerik zaharrena egiten omen dute.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies