Menu

Donostiako Zinemaldia

Donostiako Nazioarteko Zinemaldia urtero irailaren bigarren hamabostaldian Euskal Herriko Donostia hirian antolatzen den zinemaldia da. Nazioarteko Zinema Ekoizleen Federazioak A maila goreneko zinemalditzat izendatua du[1]. Lehen ekitaldia 1953ko irailaren 21ean izan zen. Europan garrantzitsu, entzutetsu eta zaharrenetarikoa da, Espainian garrantzitsuena eta baita gaztelania hiztunen estatu eremu geografikoan ere. Egoitza nagusia Kursaal elkargunean du, halere zinemaldi honetako zenbait ekitaldi Victoria Eugenia antzokian ere egin ohi dira. Sari nagusiak Urrezko Maskorra film onenari eta ohorezko Donostia Saria dira.

2007tik aurrera zinemaldi honen euskarazko izendapen ofiziala Donostia Zinemaldia da (gaztelaniaz Festival de San Sebastián eta ingelesez San Sebastián International Film Festival).

Bere historiako gertakari garrantzitsuenetakoak honako hauek dira: Alfred Hitchcock zuzendariaren North by Northwest filmeko mundu mailako estreinaldia[2], Star Wars sagaren europar estreinaldia, Tim Burton zuzendariaren Batman europar estreinaldia, Antonio Banderas eta Catherine Zeta-Jonesek antzeztu zuten The Legend of Zorro filmaren europar estreinaldia edota Woody Allenen Melinda eta Melinda filmaren mundu mailako estreinaldia izan dira.

Bere mende erdi baino gehiagoko izatean, zinemaldiak zinema munduko talentu berrien askoren aurkikuntza gauzatu du, era berean jadanik sona handia zuten kontsakratutako nazioarteko izarren agerpena eta babesaz ere gozatu ahal izan du, horien artean Gloria Swanson, Bette Davis, Glenn Ford[3], Gregory Peck, Elizabeth Taylor, Sophia Loren, Audrey Hepburn y Alfred Hitchcock hasta Robert de Niro, Antonio Banderas, Pedro Almodóvar, Al Pacino, Woody Allen, Tim Burton, Javier Bardem[4], Richard Gere, Glenn Close, Michael Douglas, Catherine Zeta-Jones, Mel Gibson, Demi Moore, Charlize Theron, Adam Sandler, Ben Stiller, Brad Pitt, Naomi Watts eta Ian McKellen daudelarik. Bere aurrekontu estuak eta gainontzeko nazioarteko zinemaldien lehiak ondorio bezala azken urteetako ekitaldietan Donostiara etorri diren izar kopuruaren gutxiagotzea ekarri du. Halere, zinema berak bereganatzen duen protagonismoak eta zinemaldian donostiarrek duten parte hartzeak ekitaldian parte hartu edo bisitatzen dutenentzako nolabaiteko erakargarritasun bat da. Gizartearen konpromisoa eta zinema independentearen babesa zinemaldiaren azken ekitaldietako ezaugarrietako batzuk bilakatu dira.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies