Menu

Donibane jaia

Donibane jaia —edo, zenbait tokitako euskaran, San Joan festa edo sanjoanak— antzinako jatorria duen jai garrantzitsua da, ipar hemisferioan udako solstizioaren hasiera dela-eta ekainaren 24an ospatzen dena, bereziki Europan. Hala ere, udako benetako solstizioa, urte osoko egunik luzeena, ekainaren 21a edo 22a izaten da. Jatorri paganoa duen antzina-antzinako tradizioa da, birsorkuntza-errituak biltzen dituena; Erdi Aroaz geroztik, San Joan Bataiatzailea kristau santuaren izena darama.

Donibane jaiko ekitaldi ezagunena Donibane sua da, hainbat aldaerekin, Donibane eguneko bezperako gauean piztu ohi dena, baina bestelako erritu eta ohiturak ere biltzen ditu. Euskal Herrian, esaterako, egun horretan iturri, putzu eta erreka batzuetako urez garbitzea, haietako ura edatea nahiz Donibane eguneko goizeko ihintza zapaltzea osasungarria dela sinetsi izan da. Ohikoa da, halaber, etxeko atarian lizarraren, erramuaren eta elorri zuriaren adarrak jartzea, tximistatik babesteko.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies