“Chichiquis vitorianos”

Osagaiak (4 pertsona)
- 300 g “chichiqui” (txorizo freskoa galkatu gabe)
- 4 Arrautza
- Oliba-olio birjina
- Gatza
- Txikitutako perrexila
Elaborazioa
Olio pixka bat berotu zartagin batean, “chichiquiak” gehitu eta su geldian apur bat txigortu itzazu.
Erretira itzazu zartaginetik eta xuka itzazu sukaldeko paperaz estalitako plater batean.
Zartagina eta koipea aprobetxatuz, arrautzak banaka frijitu eta ondu.
Arrautza bat eta “chichiqui” zati bat jarri pertsona bakoitzeko eta txikitutako perrexilaz apaindu.
Aholkua
Perrexila azkar hondatzen da, beraz, denbora gehiago mantendu dadin, baldintza perfektuetan mantendu behar da. Garbitu, xukatu, lehortu, plastiko-poltsatxo batean satu eta izoztu ezazu. Honela bere jatorrizko zaporea mantenduko du.