Menu

“Ceviche gachupa”

Osagaiak

  • 300 g Hegaluze
  • Ahuakate 1
  • Tomate 1/2
  • Tipula more 1/2
  • 6 Piper-ozpin
  • 2 Arto tortilla
  • Limoi berde 1en zukua
  • Ozpina
  • Oliba-olio birjina
  • Oliba-olioa (frijitzeko)
  • Gatza
  • Martorri txikitu koilarakada 1

Elaborazioa

Hegaluzea dadoetan moztu eta katilu batean sartu. Gatz lodia, limoi berdeko zukua eta ozpin-tantatxo bat erabiliz ondu ezazu. Kontu handiz nahastu. Txikitutako tipula morea, tomatea eta dadoetan moztutako ahuakatea gehitu; beste erdia apaintzeko gorde. Txikitutako piper-ozpinak eta martorria gehitu eta olio apur bat bota. Katilua estali eta hozkailuan gitxi gorabehera 10 minutuz hozten utzi.

“Totopoentzako”, arto tortillak triangeluetan moztu (lehendabizi labana batekin gurutze bat egin eta gero x bat). Ondoren, zartagin batean ondo frijitu olio zurrusta batekin. Paper xurgatzailearen gainean xukatu.

“Cevichea” edalontzi txikietan jarri eta ilargi-erdi itxurarekin ebakitako ahuakate eta “totopoekin” apaindu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies