Menu

Blusaren eguna

Uztailaren 25ean, Santiago egunean, Blusaren eguna ospatu ohi dute Arabako hiriburuan. Koadrila gasteiztarrek (“blusak”, gizonezkoenak eta “neskak”, emakumezkoenak) blusa iluna, abarkak eta lepoan zapia daramate. Antzina, lagun-taldeak elkartu eta zezen-plazara joaten ziren, eta, ez zikintzeko, blusak janzten zituzten. Ondoren zertxobait aldatu zen janzkera; euskal baserritarren arropa tradizionala erabiltzen da gaur egun.

 

Blusak eta neskak hilerrira joango dira, blusa gasteiztarrei omenaldia egiteko. Gainera, hogei bat blusek (koadrila bakoitzeko bat) Andre Maria Zuriaren plazan egingo den asto lasterketan hartuko dute parte. 25 koadrilek (blusak eta neskak) desfilea egingo dute Gasteizko kaleetatik, zezen-plazara iritsi arte. Desfile hori Andre Maria Zuriaren omenezko jaietan errepikatu ohi dute. Bukatzeko, blusa bat Udal Musika Bandaren kontzertua zuzentzeaz arduratuko da, Floridako parkean.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies