Menu

Biskotxa

Osagaiak (6 pertsona)

  • 1 arrautza
  • Moldea igurzteko gurina
  • Glas-azukrea

Gozogintza-kremarako:

  • 1/2 l Esne
  • Arrautza 1
  • 3 Gorringo
  • 75 g Azukre
  • 30 g Arto-irin fin
  • Kanela-adaxka 1

Hautsitako pasta egiteko (3 tarta):

  • 500 g Irin
  • Legami zorro 1
  • 300 g Gurin
  • 300 g Azukre
  • 3 Arrautza
  • Gorringo 1

Elaborazioa

 

Gozogintza-krema egiteko, jar itzazu esnea (pixka bat gorde) eta kanela-adaxka bat  kazola batean berotzen.

Jar ezazu arto-irin fina azukrearekin kaiku batean. Lehen gordetako esnea isuri eta ondo irabiatu. 3 gorringoak eta arrautza osoa gehitu eta ondo nahastu. Kazolako esne bero apur bat gehitu, nahastu eta berriro dena kazolara isuri. Suan mantendu nahasteari utzi gabe loditu arte. Gorde.

Hautsitako pasta egiteko, jar itzazu arrautzak, gorringoa eta azukrea kaiku handi batean. Ondo irabiatu hagaxka irabiagailu elektrikoarekin. Ondoren, pomada-puntuko  gurina gehitu irabiatzeari utzi gabe. Irina bahetu kaiku baten gainean, legamia gehitu eta nahastu. Irina eta legamia gehitu masaren kaikura eta masa homogeneo bat lortu arte oratzen jarraitu. Plastikozko paper zati baten gainean jarri, bildu eta hozkailuan sartu gogortu arte.

Masaren erdia hartu (gainerakoa beste une batzuetan erabiltzeko izoztu daiteke), bitan bana ezazu (zatitxo bat lauburua (eguzki-sinboloa) egiteko gorde) eta arrabolarekin zabaldu. Gurin pixka batekin moldea igurtzi eta masaren zatietako batekin masa ertzetatik zintzilikatzen dela estali. Gozogintza-kremaz bete eta zintzilika dauden ertzak tolestu gozogintza-kremaren gainean. Ertz horiek irabiatutako arrautzarekin igurtzi eta masaren beste zatiarekin estali. Ondoren, gainazal guztia irabiatutako arrautzarekin igurtzi.

Lauburu bat marraztu gorde zenuen masa zatiarekin eta jar ezazu pastelaren gainean. Irabiatutako arrautzarekin berriro igurtzi eta 200ºC tan  25 minutuz labekatu.

Labeko pastela atera eta hozten utzi. Azkenik, glas-azukrearekin hautseztatu.

Aholkua

Gurina biguntzen joan dadin, komenigarria da hozkailutik erabili baino 15 minutu lehenago ateratzea.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies