Menu

Bisigua patatekin

Osagaiak (2 pertsona)

  • Bisigu 1
  • 2 Patata
  • 6 Baratxuri-atal
  • 2 Tipulin
  • Txakoli kopa 1
  • Ura
  • Sagardo-ozpina
  • oliba-olioa
  • Gatza
  • Txikitutako perrexila
  • Pipermin-punta 1

Elaborazioa

Arraindegian bisigu-hezur zentrala kentzeko eta irekitzeko eskatu; baina bisigua osoa utziz.

Bisigua ireki eta barnea ondu. Arrainaren kanpoaldea olioarekin koipetu eta ondu. Olioarekin jar ezazu labe erretilu batean eta labeka ezazu alde batetik gutxi gorabehera 8 minutuz eta alde lodiena 11 minutuz (labea grill moduan dagoela).

Patatak zuritu eta xerretan moztu eta tipulinak aldiz aro formarekin moztu. Zartatin batean salteatu olioarekin. Pasa itzazu kazola zapal batera eta ur pixka bat bota. Ondu. Txakoli-zurrusta bat isuri eta perrexil apur bat hautseztatu. Patatak eta tipulina ondo eginda egon arte itxaron.

Olio errea prestatzeko baratxuria txikitu eta frijitu pipermin-punta eta oliba olioa erabiliz.

Zerbitzatzeko orduan, bisigua ireki eta ozpina eta olio errea isuri (oso bero dagoela). Gelditzen den salda berriro zartaginean berotu eta azken olio errea isuri. Azkenik, bisigua patatekin zerbitzatu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies