Menu

Bilbao BBK Live

Bilbao BBK Live Bilboko Kobeta mendian ospatzen den pop rock musika makrojaialdia da. Lehenengo ekitaldia 2006an Bilboko Udalak eta Last Tour International izeneko sustatzaile musikalak antolatu zuten.

2006an, lehenengo ekitaldia ospatu zutenean, Kobeta mendiko esparruan 51.000 ikusle inguruk 40 talde baino gehiago ikusi zituzten. Beraz, helburua bete zuten eta Bilbo, udako musika makrojaialdiaren zirkuituan sartu zen.

Ricardo Barkalak, Lan eta Sustapen Ekonomikoaren zinegotzia zena, “inguruan kexarik edota nabarmendutako istripurik” ia ez zeudela aipatu zuen. Musikariek ere pozik agertu ziren. Athom Rumbaren taldekidea zen Roberrek «Bilbao Live Festivalen onena antolakuntza izan dela» adierazi zuen, haiek hainbat jaialditan aritu ondoren Bilborena baino hobeto antolaturik ez da izan eta.

2007an BBK aurrezki kutxa antolakuntzan sartu eta Bilbao BBK Live bilakatu zen. Bigarren ekitaldiak aurrekoa baino arrakasta handiagoa izan zuen, ia 100.000 lagun bilduz.

2008an heavy metal taldeak utzi eta pop taldeak ekartzeari ekin zioten antolatzaileek ikusle gehiago izateko asmotan. Hala ere The Police, REM, Lenny Kravitz eta The Prodigyk 79.810 sarrera baino ez zituzten saldu.

2009an 52.663 ikusle izan zituzten, batez ere Depeche Modek edo Placebok erakarriak.

2010eko ekitaldirako 76.579 sarrera saldu zituzten, horietatik gehienak Euskal Herritik at. Rammstein, Pearl Jam eta Faith No More taldeburuak izan ziren.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies