Menu

Barazkien menestra tradizionala

Osagaiak (4 pertsona)

  • Azalore 1/2
  • 200 g Leka
  • 8 Zainzuri zuri
  • 2 Azenario
  • 4 Orburu
  • 2 Zerba-hosto
  • 200 g Ziazerba
  • Urdaiazpiko ondu zatiak
  • Limoi 1/2
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza
  • Perrexil adaxkak
  • Arrautzak eta irina (arrautza-irinetan pasatzeko)

Elaborazioa

Orburuak ondo garbitu goialdea eta kanpoko hostoak kenduz. Igurtz itzazu limoiaz, horrela belztu ez daitezen. Orburuak kazola batean ura, gatza eta perrexil-adaxka batzuekin 15 minututan zehar egos itzazu. Xukatu, lau zatitan moztu eta gorde.

Azalorea sortetan banatu. Muturrak eta babarrunen hariak kendu eta  lehenik  erditik moztu, ondoren 4-5 zentimetroetako zatietan mozteko. Azenarioak zuritu eta xerretan moztu. Zerbak garbitu, orrimamietatik orriak banatu, hauen hariak kendu, eta 5 bat zentimetroko zatietan moztu. Kazola batean, ur gutxirekin, lurruna egosteko osagarria ezarri eta gainean azalorea, babarrunak, azenarioa eta orrimamiak jar itzazu. Estali eta 8-10 minututan zehar egosten utzi.

Beste alde batetik, orrimamietako orriak eta ziazerbak 5 minututan zehar kazola batean egos itzazu. Xukatu, txikitu eta bolatxoak egin itzazu. Pasa itzazu irinetik eta irabiatutako arrautzetik eta friji itzazu zartagin batean olioarekin. Xuka itzazu sukaldeko paperaz estalitako plater baten gainean.

Azalore-sortak eta zerba-orrimamiak ere arrautza-irinetan pasa itzazu.

Zainzuriak zuritu eta kendu iezaiezu zurtoinaren behealdea. Egos itzazu ura eta gatzarekin kazola batean 10 minututan zehar. Atera, xukatu eta gorde.

Kazola, zartagin edo lokatz-kazola batean, urdaiazpiko zatiak salteatu itzazu olio pixka batekin. Arrautza-irinetan pasatuta ez dauden barazki guztiak gehitu, ondo irabiatu eta gatzarekin errektifikatu. Ur pixka bat gehitu eta zapore guztiak nahastu arte kozinatu. Azkenik, arrautza-irinetan pasatutako barazkiak gehitu eta irakinaldia eman ostean, zerbitzatu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies