Menu

Balmasedako Erdi Aroko azoka

Hainbat bideren bidegurutzea, pasalekua, baina batik bat, kulturen bateratzea da Balmaseda, Erdi Aroko tradizioak berreskuratzen dituen egunetan.

1999. urtean dago Balmasedako Erdi Aroko azokaren jatorria; izan ere, urte horretan ospatu zen hiribilduaren sorreraren VIII. mendeurrena. Beraz, Balmaseda Bizkaiko lehen hiribildua izan zela esan dezakegu.

Azokaren eszenaratzeari eta bertan biltzen den jendetzari esker, Erdi Aroko azoka ospakizun famatua da Euskal Herriko kultur eskaintzan.

Gainera, hiribilduko alde historikoko balkoietan jarritako zutoihal, lastoz estalitako kale eta Erdi Aroko jantziez jantzitako balmasedar gehienen bitartez, Balmasedak asteburu batez Erdi Aroko tradizioak berreskuratzen ditu. Izan ere, garai hartako merkataritza jarduera erraldoiak Hiribilduko Forua lortzea ekarri zuen.

Iraganerako itzulia antzezpen baten bidez hasten da. Bertan, 400 bat biztanlek hiribilduko gertaera historiko jakin bat antzezten dute, esate baterako, alkatea aukeratzea eta txakolina bezalako produktu tipikoaren ekoizpen zein merkaturatzea.

San Severino plazaren erdigunean suge-sorgintzailea eta belatz zaintzaileak jartzen dira, eta azken horrek belatzak askatzen ditu, hegaztiek hegan egin dezaten.

Gune honetan artisauak ere jartzen dira, eta besteak beste, beira-putzegilea, hargina, errementaria, ehulea edo irulea ikus ditzakegu. Artisau horiek guztiek ederkiro jantzita lehengaiak lantzen dituzte, bisitariek azken produktua nola egiten den ikus dezaten.

Erdi Aroko Azoka

Balmasedako Erdi Aroko kaleak gainontzeko artisauentzat ere kokaleku bilakatzen dira, eta horrela, gozokiak, sendabelarrak, lurrinak eta zurezko zein larruzko produktuak egiten dituzte. Bestalde, joko eta txotxongilo artisauek kaleetan zehar biribilketan ibiltzen dira emanaldiak eskainiz. Ibilbidearen bukaeran San Juan plazan, Balmasedako garai bateko judutegia antzezten da.

Erdi Aroko azokari bukaera emateko, gauean suarekin erlazionatutako hainbat ikuskizun egiten dira, ikusleak txunditzeko asmoz.

Antzezle, juglare, komiko, trobadore, buruhandi, orekari, akrobata eta beste hainbestek ikuskizun paregabe honetaz gozatzeko aukera ematen digute. Hala ere, ezin ditugu etxeko txikienak ahaztu. Horretarako, Rufus handiak buru azkartasun paregabea erakusten du eta Zapata aztiak, aldiz, mahai jokoetan garai bateko saltzeko modua antzezten du.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies