Menu

Bakailaoz betetako pikilloko piperrak

Osagaiak (4 pertsona)

  • 400g bakailao (izpitua eta gatzgabetua)
  • Pikilloko 12 piper
  • 250 g Tipula
  • 100 g Piper berde
  • 2 Baratxuri-atal
  • 2 esne-gain koilarakada
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza

Elaborazioa

Jar ezazu bakailaoa ur pixka batekin kazola batean, eman iezaiozu irakinaldia eta erretira ezazu. Bakailaoa xehatu eta ura gorde ezazu.

Tipula, piper berdea eta baratxuriak finki txikitu. Jar ezazu dena zartagin batean su geldian sueztitzen olio-zurrustada batekin. Barazkiak sueztituta daudenean ondo xukatutako bakailaoa gehitu eta arrainaren kolorea aldatu arte sueztitu ezazu. Dena plater batean jarri eta zartaginean geratu den zukua gorde.

Piperrak bete eta jar itzazu labe-plaka batean, olioaz igurtzi eta labeka itzazu 180 gradutara 20 minututan zehar.

Saltsa egiteko,  burruntzali batean jasota zenuen bakailao-salda berotu, pixka bat loditzen utzi eta esne-gaina gehitu eta ondu.

Saltsarekin marra bat egin ezazu plateraren erdian eta erretako piperrak gainean jar itzazu. Gainetik olio-zurrustada bat bota ostean zerbitzatu.

Aholkua

Bakailaoaren gatzgabetze prozesuan zehar, piezak azala gorantz dutela jartzea gomendagarria da, gatza honela errazago irten dadin.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies