Menu

Bakailaoa pil-pilean

Osagaiak (4 pertsona)

  • 4 gatzgabetutako bakailao bizkar
  • 20 txirla
  • 10 baratxuri-atal
  • 12 zainzuri punta (kontserban)
  • 75 g ilar
  • 2 arrautza
  • oliba-olio birjina
  • gatza
  • Pipermin zati 1
  • perrexila

Elaborazioa

Bakailaoaren ontzia ireki eta ura kendu iezaiozu. Bakailao-bizkarrak kazola handi batean jarri eta urarekin estali. Berotzen jar ezazu eta irakiten hasten denean (ez utzi minutu bat baina gehiago) sua itzali eta bakailaoa atera. Xukatu eta epeltzen utzi.

Arrautzak kazola batean egosten jarri. 10 minutu igaro ondoren, atera, hozten utzi eta zuritu.

Ilarrak ura eta gatz apur batekin kazola batean egosi 6 minututan zehar. Txirlak zartagin batean jarri, olio-zurrustada bat bota, sutan jarri eta estali. Ireki bezain pronto, atera eta gorde.

Baratxuri-atalak zuritu eta gorritu (osoak) piperminekin batera oliba-olio ugarirekin zartagin batean. Gorritzen direnean, atera eta gorde. Olioa pitxer batean epeltzen utzi.

Bakailao zatiak (azala goraka) eta hauek askatu duten zukua kazola batean jarri, eta pixkanaka olio epela gehitu. Olioa gehitzen duzun bitartean, irabiatu ezazu mugimendu zirkularrekin (10-12 minutu) loditu arte.

Baratxuri frijitua, pipermina, zainzuriak, ilarrak, txirlak eta hauek askatutako zukua eta lau zatitan moztutako arrautzak gehitu. Perrexil-hostoekin apaindu ondoren zerbitzatu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies