Menu

Bakailaoa Bizkaiko erara

Osagaiak (4 pertsona)

  • 4 bakailao bizkar (gatzgabetuta)
  • 6 tipula (3 gorri eta 3 zuri)
  • 6 baratxuri-atal
  • 10 piper txorizero
  • oliba-olio birjina estra
  • gatza
  • perrexila

Elaborazioa

Piper txorizeroen pipitak eta buztana kendu. Kazola batean egosten jar itzazu 10 minututan zehar. Xukatu, haragia kendu eta txikitu. Gorde.

6 baratxuri-atal zuritu eta sueztitu kazola batean nahiko oliorekin (100 ml). Bakailaoa (azaletik) sartu eta konfitatu gutxi gorabehera 4 minututan zehar (2 minutuz alde bakoitza). Bakailaoa atera eta gorde.

Tipulak dadoetan txikitu eta kazolara gehitu. Samurrak gelditu arte sutan sueztitu. Piper txorizeroen haragia gehitu eta dena 8-10 minututan zehar kozinatu. Birrindu.

Bakailao-zatiak sartu eta 5-6 minututan zehar kozinatzen utzi. Perrexil-hosto batzuez apainduta zerbitzatu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies