Menu

Bakailao kroketak

Osagaiak

  • 200 gr. izpitutako bakailao
  • 1 tipulin
  • 2 baratxuri-atal
  • 100 gr. irin
  • 1 l esnea
  • 100 ml oliba olio birjina estra (edo 100gr.  gurina)
  • Gatza
  • Perrexila

Arrautza-irinetan pasatzeko eta frijitzeko:

  • Irina
  • Irabiatutako 3 arrautza
  • Ogi birrindua
  • Oliba-olio birjina

Elaborazioa

Tipulinak txikitu eta kazola batean olio-zurrusta batekin  sueztitzen jarri. Bakailaoa gehitu eta laburki sueztitu.

Irina gehitu, sueztitu eta esnea pixkanaka isuri nahasteari utzi gabe. Bexamela egin eta ondu 20 minutuz etengabe nahasiz. Txikitutako perrexil pixka bat bota eta ondo nahasi.

Bexamela erretilu batera pasa. Epeltzen utzi eta erretilua olio pixka batekin edo plastiko paperez estali zarakarrik ez egiteko.

Masa hotz dagoenean, zati txikietan moztu eta bolatxoak egin. Ondoren, irin, arrautza eta ogi birrinduan pasatu. Azkenik, olioa oso berotuta dagoela frijitu.

Eginda daudela, zartaginetik atera eta sukaldeko paperaz estalitako plater batean utzi gehiegizko olioa xurgatu dezan.

Aholkua

Masa barrutik ondo eginda egon dadin, oso garrantzitsua da irina ondo suestitzea esnearekin nahastu aurretik.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies