Menu

Bakailao arrautzopila

Osagaiak (4 pertsona)

  • 400 g Bakailao gatzgabetu
  • 6 Arrautza
  • 2 Piper berde
  • 2 Tipulin
  • 2 Baratxuri-atal
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza
  • Txikitutako perrexila

 Elaborazioa

Baratxuri-atalak txikitu eta piperrak eta tipulinak juliana erara moztu. Zartagin batean olio pixka batekin dena sueztitzen jar ezazu.  Barazkiak urreztatuta daudenean, bakailao papurtuarekin nahastu eta  3-4 minutuz kozinatu. Ondoren gorde.

Arrautzak irabiatu, ondu eta isur itzazu bakailaoaren zartaginean. Txikitutako perrexil pixka bat gehitu. Arrautzak gatzatzen direnean, nahastea tolestu haren baitan tortilla frantsesa izango balitz bezala.

Plater batera pasa eta zerbitzatu.

Aholkua

Plater honen sekretua  arrautzopil mamitsua egitean datza, hau da, gehiegi ez gatzatzean. Nahiago baduzu, jada papurtutako eta gatzgabetutako bakailaoa eros dezakezu. Oso aukera erosoa da, izan ere,  gutxi edo gehiegi gatzgabetzeko arriskua saihesten duzu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies