Menu

Babarrunak, aza eta sakramentu guztiekin

Osagaiak (4 pertsona)

  • 300 g Tolosako babarrun beltz edo Arabako pintak
  • 200 g Txerri saihets-hezur
  • 100 g Urdai
  • 150g Txorizo
  • Tipula-odolki 1
  • Aza 1/2
  • Tipulin 1
  • Piper berde 1
  • Porru 1
  • 2 baratxuri-atal
  • Ibarrako piperminak
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza

Elaborazioa

Babarrunak bezperan beratzen jar itzazu.

Saihets-hezurra eta urdaia presio-eltzean ura eta gatz apur batekin 30 minutuz egosi. Xukatu eta gorde.

Kazola batean ura eta gatz apur batekin odolkia eta txorizoa su geldian egosi (35-40 minututan zehar). Tipulina, piper berdea eta porrua txikitu. Eltze batean dena sueztitzen jarri olio zurrusta batekin. Xukatutako babarrunak gehitu. Urez estali, ondu, tapatu eta lurruna irteten hasten denetik 30 minutuz kozinatu (2.posizioan).

Aza garbitu, txikitu eta ondoren egos ezazu kazola batean 15 minutuz ur eta gatz pixka batekin. Xukatu  eta erretilu batera pasa.

Baratxuri-atalak zuritu eta moztu. Ondoren, olio zurrustada batekin friji itzazu zartagin batean. Olio errea azaren gainetik isuri.

Babarrunak , aza eta bere sakramentu guztiak (saihets-hezurra, urdaia, odolkia eta txorizoa) Ibarrako pipermin batzuekin zerbitzatu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies