Menu

Azak patatekin

Osagaiak (4 pertsona)

  • Aza 1 (500 g gutxi gorabehera)
  • ½ kg Patata
  • 3-4 Baratxuri-atal
  • Oliba-olio birjina
  • Gatza

Elaborazioa

Aza garbitu, zatikatu eta egosi 15-20 minutuz ur askorekin eta nahiaina gatzekin kazola batean. Xukatu eta jar ezazu erretilu zabalaren alde batean.

Patatak zuritu eta kraskatu (ganibeta sartu eta egin ezazu eskumuturreko mugimendu zakarra patata apurtzeko). Egos itzazu 20 minutuz kazola batean ur askorekin eta gatzarekin. Xukatu et jar itzazu iturri zabalaren beste aldean.

Nahi izanez gero, guztia batera egos dezakezu.

Baratxuriak zuritu eta txikitu. Ondoren,  zartagin batean gorritu 4 bat olio-koilarakadarekin. Azak eta patatak olio-errearekin zerbitzatu.

Aholkua

Azak egostean askatzen duen usain hain bereizgarri hori saihesteko, gehi iezaiozu ozpinean blaitutako ogi zati bat.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies