Menu

Atunezko marmitakoa

Osagaiak (2 pertsona)

  • 250 g atun
  • 400 g patata
  • Tomate 1
  • Piper berde 1
  • Tipulin 1
  • 2 baratxuri-atal
  • oliba-olio birjina
  • gatza
  • perrexila

Salda egiteko:

  • 250 g arrain zuri (arrain-hezurrak, buruak, isatsak)
  • Tipulin 1
  • Azenario 1
  • perrexila

Elaborazioa

Arrain-salda egiteko, jarri tipulina eta azenarioa kazola batean. Arrain-zatiak eta perrexil-adar batzuk gehitu. Ur litro batekin estali eta dena gutxi gorabehera 10 minututan zehar egosi.

Tipulina, dadoetan moztutako piper berdea eta baratxuriak txikitu itzazu. Kazola batean olio-zurrusta batekin sueztitzen jarri. Ondu. Tomatea zuritu, dadoetan txikitu eta gehitu. Dena ondo sueztitu  gutxi gorabehera 10 minututan zehar su geldian.

Patatak zuritu, kraskatu eta gehitu. Berotutako arrain salda isuri, kazola estali eta 30 minututan zehar guztia egosi.

Atuna zati txikietan moztu, ondu eta gehitu. Txikitutako perrexilaz hautseztatu, ondo nahastu eta sua itzali.  Azkenik, perrexil-hosto batzuekin apainduta zerbitzatu.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies