Menu

Asto proba

Asto proba asto batek, probalariek gidatuta, probarri bat denbora jakin batean ahalik eta distantzia luzeenera eraman behar duen abere proba da. Idi-deman ez bezala, gehienetan asto bakar batek egiten du proba. Halaber, idi-deman baino askoz ere probarri arinagoak erabiltzen dira. Astoen arteko desberdintasunak kontuan hartzen direla eta, astoaren altuera batetik gorakoa bada, karga gehigarria gaineratzen zaio probarriari. Idi-dema eta giza probaren aldean, arrakasta txikiagoa duen proba da eta bereziki Bizkaian jokatu izan da. Egun, bereziki ezagunak dira San Blas jaietan Busturian ospatzen diren asto probak.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies