Menu

Bilboko Aste Nagusia

Bilboko Aste Nagusia, Bizkaiko hiriburuko festa nagusia da. Jai hauen hasiera, Andra Mari egunak seinalatzen du (abuztuaren 15), izan ere, data honen hurrengo larunbatean hasten dira.  Aste Nagusia 9 egunetan zehar ospatzen da.

Konpartsak

Konpartsak Bilboko Aste Nagusian funtsezkoak dira. 1978ko jai modeloarekin sortu ziren eta hiritarren lagun kuadrilak dira 9 egunetan zehar festak dinamizatzearen arduradunak txoznak, musika, eta ekintza ezberdinekin. Talde hauek ez dira Aste Nagusia antolatzeaz bakarrik arduratzen, Santo Tomasak eta inauteriak ere girotzen dituzte.

Pregoilaria

Pregoia irakurtzeaz arduratzen den pertsona da, festak aldarrikatu eta haietara joatera animatzen duena.

1978, 1979 eta 1982 urteetan, pregoiak konpartsa koordinatzaileak egin zituen bi hizkuntzetan. Ondoren, zozketa bidez, bi konpartsa aukeratu ziren bakoitzak hizkuntza batean irakur zezan.

1980an Jon Castañares alkatea izan zen pregoia irakurri eta idatzi zuena, baina gainerako urteetan, konpartsa batzordeak Bilboko pertsona ospetsu bat aukeratzen du pregoilariaren lana bete dezan.

1986ra arte, pregoilariak pregoia irakurri besterik ez zuen egiten, baina urte hartan Natxo de Felipek, bere kabuz, ekitaldi ezberdinetara joatea erabaki zuen, karguari dimentsio handiagoa emanez.

1988an Josepe Zuazok uniforme bat diseinatu zuen Pregoilariarentzat, gaur egun oraindik mantentzen dena: Frakeko jakatxo horia, gerriko zuria eta galtza edo gona zuria egunerokoarentzat eta beltza aldiz zeremonientzat.

Txupinera

Bilboko udaleko enplegu zahar bat da. Emakumezkoentzat soilik zegoen bideratuta eta dirudienez, amek haien alabei igortzen zieten. Bilboko auzotarrei “txupinoen” hainbat tiroen bitartez hiriko ospakizun handiak jakinaraztea zen helburua.

1987ko lehen jai komisioak, enplegu honen errekuperazioa ezinbestekotzat jo zuen Bilboko Aste Nagusiarentzat, hauei  festen berri eman eta egunero “txupinoen” tiroa egitea esleiatuz.

Txupinerak zein konpartsari dagokion erabakitzeko, txupinerarik izan ez duten konpartsen artean zozketa bat egiten da. Aste Nagusiko txupinera izango den pertsona aukeratzea Konpartsaren esku geratzen da.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies