Menu

Artzain-txakurren lehiaketa

Artzain-txakurren lehiaketa artzain txakur batek artzainaren agindupean artalde bat zaindu eta gidatzeko duen trebezia neurtzen duen lehiaketa bat da. Euskal Herrian artzain-txakurren ohiko zeregina izan da artaldeak otso eta beste basapiztiengandik babestea; horretarako, mota berezi bateko txakurrak erabiltzen zituzten, artzakurrak edo artzanorak. Euskal Herrian zakur hauek bi arrazakoak ziren, nafar artzanorak Hegoaldean eta Pirinioetako mendiko zakurrak Iparraldean. Denan den, bi arraza oso antzekoak dira eta azken mendeetan baino ez ziren bereizi.

XX. mendearen hasieratik, ordea, beste arraza batuzek ardiak gidatzeko zuten trebezia ikusita, artzainak txakurrak aldatzen hasi ziren. Txakur hauen ondorengoak dira egungo euskal artzain txakurrak: iletsua eta Gorbeiakoa. Dena den, Euskal Herrian, Pirineo inguruko beste zenbait txakur arraza ere erabili izan dira, baina  denak oso antzekoak. Esate baterako Landetako Labrit txakurrak edo Pirineotar ardi txakurrak.

Euskal Herrian, artzain-txakurren lehenengo lehiaketa, artaldeak gidatzeko trebezia neurtzen zuena, 1955 urtean ospatu zen Oñatin, Katalunian eta beste herrialdeetan ospatzen ziren lehiaketen ereduari jarraiki. Geroztik, urtero ospatzen da irailaren erdialdean.

Cookie-erabilera

Webgune honek cookieak darabiltza zuk erabiltzaile-esperientziarik onena izan dezazula. Nabigatzen jarraitzen badu ematen ari da aipatutako cookieen onarpenerako bere baimena eta gurea onarpena cookie-politika, lotura informazio handiagorako zula ezazu.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies